Martxan da berriro, Astigarragako taxi zerbitzua. Eta horretarako, lizentzia eskuz aldatu behar izan duela azaldu du Udalak: «urte eta erdi inguru egon da gure herria, taxi zerbitzua eskaini gabe. Hortaz, lizentzia eskuz aldatu behar izan dugu, arazoa konpontzeko», adierazi du.
Gauzak horrela, Fernando izango da aurrerantzean, taxi zerbitzua eskainiko duena.
Zazpi lekuko ibilgailua, eta egokitua
Udalak jakinarazi du, zazpi leku dauzkala taxi berriak, eta egokitua dagoela ibilgailua: «beraz, desgaitasunen bat duten pertsonek ere erabili ahal izango dute».
Ohiko tokian dago taxi geltokia, orain ere: Kale Nagusian, Joseba Barandiaran plazaren aurrean. Zerbitzua erabili nahi duten herritarrek, telefono zenbaki honetara deitu dezakete: 622 222 343. Bestela, 24 orduko Eskualdeko Taxi Zerbitzura ere deitu dezakete: 943 400 500.