Anariren ‘Epilogoa’ oinarri, irakurraldi ibiltaria

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 26a, 02:00

Kanposantutik abiatuta, eta he­rriko autobus eta tren gel­to­ki­etan geldialdiak eginez, ibil­bide literarioa egiteko pro­po­samena egin du literatur zale batzuek osatutako taldeak.
Goizeko 11:00etan abiatuko dira, eta hiru bat orduz lu­za­tzea aurreikusten dute. Tar­te­an, bermuta hartzeko au­ke­ra ere izango dela azaldu dute, eta bukaeran, nahi dutenek bazkaritan jarraituko dute. Parte hartzea librea da.

Anari, Koldo Izagirre, Sarrionandia eta gehiago
Lehenago ere egin ditu beste bi zita literario talde honek, Xa­bier Montoia edota Ana Mala­gonen lanetan oinarrituta, eta oraingoan, Anariren Epilogoa diskoa izango da gai nagusia. 
Horren bueltan, testu bil­du­ma bat osatu dute, hainbat idazle bilduta: Anari, Koldo Izagirre, Sarrionandia, Leo­nard Cohen, Angel Ler­txun­di...

Parte hartzea, libre
Edonor gonbidatu dute parte har­tzera, entzunez, edo ira­kurriz. Irakurri nahi duenak tes­tua aukeratu dezake in­ter­neten (ikusi, beheko loturetan), edo Lurreko dendan galdetu. 

Irakurriko diren testuak, hemen.
Izena emateko zerrenda, hemen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!