Udalekuak antolatu ditu Hernaniko Gimnasia Erritmikako Elkarteak, uztailerako, 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilei begira.
Izenematea irekita dago, eta igandea izango da azken eguna. Gainera, 30 plaza bakarrik daudela jakinarazi dute, eta edonor apuntatu daitekeela, klubeko kide izan edo ez. Izena eman edo informazioa eskatzeko: 688 688 444/ hernanigimnastika@gmail.com.
Bi txanda, goizetan
Goizez izango dira udalekuak, bi txandatan. Bata, uztailaren 3tik 14ra, eta bestea, uztailaren 17tik 28ra. Biak, goizeko 09:00etatik 13:00etara, Biterin. Eguraldiak laguntzen badu, kanpoan egingo dira jarduera guztiak.
Denetik egingo da: kirol ekintzak, gimnasia jarduerak, kirol jolasak edota kirolekin lotutako tailer eta eskulanak.