Doako Komikiaren Egunaren harira, Catan mahai-jolas txapelketa antolatu da Gaueko komiki dendan, maiatzaren 13rako, eta ostiral honetan bukatuko da izena emateko epea, dendan bertan, 943 57 78 90 telefonoan edo gauekomik@gmail.com helbidean. 16 urtetik gorakoei dago zuzendua.
Hernaniko txapelketa irabazten duenak, San Joan mahai-jolasaren ale bat irabaziko du, eta horrez gain, uztailaren 15ean Madrilgo Weare Chamartin hotelean jokatuko den Espainiako final nagusirako sailkatzea lortuko du.