Udaberriaren hasierarekin sagarrondoak loratzen hasi dira, eta hori ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu ditu Sagardoaren Lurraldeak maiatzean zehar. Aurrenekoa maiatzaren 6an izango da. Eguerdiko 12:30etatik 13:30etara, loreekin egindako bitxigintza tailerra eskainiko da. Eta arratsaldeko 17:00etan hasita, musika, dantza eta antzerkia uztartuko dituen ikuskizuna egingo dute Antzerki Eskolak, Astigar dantza taldeak eta Norberto Almandoz Musika Eskolak.