Zita berezia daukate larunbatean Herri Eskolako ikasle eta gurasoek: txorientzako habikutxak egiten ikasiko dute. 6 eta 12 urteko haurrentzat dago pentsatua tailerra, baina beraien gurasoek ere, parte hartzeko aukera izango dute. Arratsaldeko 19:30etan izango da, ikastolako areto nagusian. Debalde izango da, baina aurrez izena eman beharko da: it.ingurugiro@astigarraga.eus edo 943 33 52 41.