Greba deialdia egin dute Astigarragako Norberto Almandoz Musika Eskolako kideek hiru egunerako. Hortaz, eta herrian zehar azaldu diren pankarten arabera, gaur eta datorren asteko asteazken eta ostegunean, maiatzaren 3 eta 4an, geldialdia izango da musika eskolan. Baliteke musika eskolako ikasleen eguneroko jardunean eraginen bat izatea.
Arrazoien bila, Kronika
Kronika saiatu da musika eskolako arduradunekin hitz egiten grebaren zergatia jakiteko asmoz, baina du lortu.