Iruñeako Alde Zaharretik bisitan larunbatean, erraldoi eta kilikiak

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 26a, 02:00

Ohitura bihurtu dute dagoeneko, Txirriskla taldeko txistulariek, Iruñeako Alde Zaha­rre­ko­e­kin bisita trukaketa egitea. San Fermin Txikito festetan joaten dira txistulari astigartarrak bertara, eta herrira etor­­tzen dira bueltan, Iruñako Alde Zaharreko erraldoi eta kili­kiak, eta baita dultzainero talde bat ere, kalejiran aritzera, herriko txistulariekin batera.
Ba larunbat honetan etorriko dira bisitan, eta he­rri­ko kale eta plazatan barrena ibiliko dira, lau erraldoi, lau kiliki, Iruñeako dultzaineroak eta Astigarragako txistulariak, festa giroa jarriz.
Eguerdiko 12:30etan abiatuko dira, Foru Plazatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!