Maitasun istorioak musikaren doinura, gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 26a, 02:00

Sant Jordi edo liburuaren nazioarteko eguna izan zen joan den igandean, eta egun berezi honen harira, urtero antolatzen dira ekitaldi be­reziak Astigarragan. Ipuin musikatua izango da aur­ten­­goa, gaur, arratsaldeko 19:30­etan hasita, kultur etxe­an eskainiko dutena, hain zuzen.
Helduentzako saioa izan­go da; interesa duten herri­tar guztiei irekia eta sarrera debalde izango da.

Maite Arresek kontatuko ditu ipuinak eta alboan izango du biolinjolea.

Musika eta amodiozko kontakizuna, bat eginda
Emakume Eskeletoak talde­ak eskainiko du ikuskizuna, Amo­diozko Ipuinak izenbu­ru­pe­an. Hala, Maite Arrese ak­­to­reak kontatuko ditu 
ipu­i­­­nak, eta bere alboan izan­­go du Mau Ziemkiewicz bio­lin­jolea ikuskizuna mu­si­­kaz gi­ro­tzen.
Hain zuzen, emanaldian zehar lau ipuin kontatuko ditu Arresek, horiek guztiak maitasun mota desberdinei buruzkoak. Eta aldi berean, Ziemkiwicz musikariak bio­lin doinu ezagunak eta in­pro­bisatuak joko ditu. Ho­rrek ahalbidetuko du atmos­fera intimo batean murgil­tzea ikuslegoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!