Hiru saiotan, ebaluazioari buruzko mintegia antolatu du Hernaniko Hezkuntza Plataformak; hilaren 29an, eta maiatzaren 6 eta 13an Biterin biltzeko deia egin dute, 10:30etatik 12:30etara, ebaluazio ereduei buruz hausnartzeko. Parte hartu nahi duenak, deitu edo idazteko eskatu dute: 635 714 692/herzkuntzahernani@gmail.com.