LAB sindikatuak dei egin du Maiatzaren 1ean, Langilearen Nazioarteko Egunean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko; 12:00etan aterako da, Zabalburutik. Hori horrela, autobusa antolatu du; 10:00etan aterako da Atsegindegitik, eta 10:00etan, Lasartetik, Euskotren geltokitik. Izenematea irekita dago LABeko egoitzan, eta Garin, Zipotza, Irunberri eta Aitzaga tabernetan.