Bilerarako deia, 25 urteak ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 25a, 02:00

San Joan Konpartsak urtero ateratzen du karroza San Joan jaietan, herriko gertakariren bat gogora ekartzeko. Aurten, 25 urte beteko dira karroza ateratzen dutela, eta horregatik, deialdi berezi bat egin du taldeak.
Maiatzaren 4an bilera dei­tu du Biterin, 19:30etan, eta ber­tan parte hartzeko deia lu­zatu die urte hauetan karrozan, dantzan edo desfilean ate­ra izan direnei edota au­rre­nekoz atera nahi dutenei. Parte hartu  nahi, eta bilerara joan ezin dutenek, 695 753 128 telefonora deitu dezakete. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!