Ekainaren 26ra arte irekita dago errenta aitorpena egiteko epea, eta Buruntzaldeko Udalek euskeraz egiteko deia luzatu diete herritarrei.
Euskeraz egiteko aukera, hiru modutan
Errenta aitorpena egiteko hainbat modu daude: etxera iritsitako autolikidazioa onartuta, zerbitzu mekanizatura joanda edo internetez eginda.
Denetan egin daiteke euskeraren aldeko aukera: telefonoz edo internetez, galdetu egiten dute, eta era mekanizatuan eginez gero, bulegoko langileek laguntza ematen dute. Oraingoz, Buruntzaldeko herrietan %17ak egiten du euskeraz, errenta aitorpena.
Kopuru hori haunditzeko, «errenta aitorpenean ere euskerari eusteagatik sari bat» irabazteko aukera eman dute Buruntzaldeko Udalek. Nahikoa da euskara.buruntzaldea.eus webgunean argitaratu duten albistea partekatzea.