Datorren asteartean, maiatzaren 2an, egingo dute datorren hilabeteko Gurasolagun tailerra. Ohi bezala, arratsaldeko 16:45etan izango da, ordubetez, ikastolako areto nagusian. Debalde da, baina parte hartu nahi duenak aste honetan eman beharko du izena Herri Eskolan edo AEK euskaltegian. Jakinarazi dute tailer honetan gurasoen txikitako jolasei buruz ariko direla etxeko txikiak eta haien gurasoak.