Dobera Euskera Elkarteak emanaldi bereziak antolatu ditu datozen hiru ostegunetarako. Biteri kultur etxean zinea euskeraz eskainiko da eta lehendabiziko saioa ostegun honetan, apirilaren 27an ikusi ahal izango da.
Ikusi Arte (Hasta la vista) pelikula flandriera jarriko da ikusgai 17:00etan hasita. Geoffrey Enthoven-ek zuzentzen du pelikula eta bertan hogei urteko hiru mutilen historia kontatzen da. Emakumeak eta ardoa dituzte gustoko, baina ardoa ongi ezagutzen duten arren inoiz ez dira emakume batekin egon. Espainiara bidaia antolatzen dute birjintasuna galtzeko putetxe batean, enologia bidaia egingo dutenaren aitzakipean. Inork eta ezerrek ez ditu geratuko nahiz eta hiruak desgaitasun bat duten. Bat itxua da, besteak ez du inongo mugikortasunik eta hirugarrena gurpil-aulki batean mugitzen da. Umore asko duen komedia da, baina drama ere bai.
Ikusi Artek estreinatuko du lehendabiziko euskerazko filmen emankizuna. Bigarrena ikusleek aukeratuko dute eta maiatzaren 4an izango da.