Euskadiko Batel Txapelketan hernaniarrek finalik jokatu ez zuten arren, bi kontsolazio txanda irabaztea lortu zuten Sestaon: mutil jubenilekin eta neska seniorrekin. Sailkatze estropadak izan ziren larunbatean, eta Hernanitik joandako hiru ontzik lortu zuten atzoko estropadetarako sailkatzea: etorkizuneko neskak, mutil jubenilak eta neska seniorrak. Larunbateko lanak hobetu eta atzo jokatutako hiru estropadetatik bi irabazi zituen Hernanik.