Euskalduntze berantiarra aztergai, etzi

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 24a, 02:00

Hernani Errotzen eta Dobera elkarteek antolatuta asteazkenean, 19:00etan, Biteri kultur etxean Euskalduntze Berantiarraren teoria: egia ala gezurra? hitzaldia eskainiko da Luis Mari Zaldua onomastikariaren ahotik. Eñaut Agirre ariko da moderatzaile lanetan. Euskalduntze berantiarraren teoria edo hipotesia azken urteetan zabaldu da eta hautsak arrotu ditu. Teoria honen arabera euskera Euskal Herriko mendebaldera; Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiara VI. mendeak zabaldu zen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!