102 urte betetzen dira gaur armeniar genozidioa gertatu zela eta lehen aldiz Gipuzkoan armeniar diasporak Jachkar monolitoa ipiniko dute Donostian, Artzai Onaren jardinetan. 18:30etan manifestaldi bat irtengo da Bulebarretik eta iristen direnean egingo da ekitaldia. Armeniako enbaxadorea ere bertan egongo da. Monolito hauek gurutz forma dute eta hartu dituen herriarekiko esker ona adierazten duten seinale dira. Hayasa Kultur Elkarteak antolatzen du ekitaldia.
Mozoloaren Bidea ipuia
Gipuzkoan kokatuta dagoen elkarte armeniar honek estu lan egin du Hernaniko Dobera Euskera Elkartearekin. Ipuin faktorian lagundu zuen eta Mozoloaren Bidea ipuinaren irakurketan eta argitaratzean ibiltzen da elkarteko presidentea Minas Minesov. Bere eta beste hiru familia izan ziren Donostiara iritsi ziren lehen armeniarrak 1999. urtean. Doberak 20 ipuin hauen dohaintza egingo dio Hayasari.