Berdinketa ona lortu zuen Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 24a, 02:00

Emaitza ona lortu zuten Hernaniko neskak Leioako Emakumeak taldearen aurka, 1-1 berdindu ondoren. Bizkai­tarrak Ligako bosgarren postuan zeuden sailkatuak eta arerio benetan gogorra zen. Hala ere hernaniarrek joko maila bikaina erakutsi zuten eta berdinketa baliagarria ekarri zuten Hernanira.
Emaitza horrekin 9garren postutik 7garrenera igo dira Liga amaitzeko jardunaldi baten faltan. Azkenengo partidua asteburu honetan jokatuko dute Zubipen Arizna­barraren aurka. Hauek 13­garren postuan daude. 6­ga­rren postuan amaitzea posible da eta horretarako irabaztea ezinbestekoa izango da eta beste bi emaitzen zain geratu beharko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!