Hernanik borobildu du denboraldia

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 24a, 02:00

Borobildu zuen atzo Hernanik denboraldia. Azken jardunaldian 33-10 irabazi zion Sevillako Ciencias Cajasol taldeari eta seigarren urtez jarraian Ohorezko Mailan jokatuko du datorren denbo­raldian. Gainera, Getxok eta Bartzelonak galdu egin zuten eta eguna lasaia eta polita izan zela esan daiteke.
Zale asko hurbildu zen Landarera eta asko gozatu eta animatu zuten. Hernaniarrek urduri hasi zuten partidua eta 7-0ko emaitzarekin amaitu zen lehen zatia. Aldagelatik bueltan goitik behera menderatu zuten aurkaria. Denboraldia 9garren amaitu dute hernaniarrek. Bost urtetan posturik onena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!