VII. Sagardoaren Txapelketak baditu finalistak. Petritegi sagardotegia izango da Larre Gainen aurka ariko dena datorren larunbatean bigarren finalerdia, atzo Galarretan, irabazi ondoren. 35-40 gailendu ziren Otaegi eta Ion azpeitiarrak Ezkurra eta Zubiri nafarren aurka. Azken hauek Altzuetaren izenean jokatu dute. Partidu borobila egin zuten azpeitiarrek eta merezimendu guztiz lortu dute finalerako txartela Urriza eta Azpirozen aurka.