Plenoa egingo dute datorren asteartean, Hernaniko Udalean. Arratsaldeko 19:00etan izango da, udaletxeko pleno aretoko 2garren solairuan, eta hamaika puntuko gai ordena landuko dute. Horien artean zinegotzi berri baten kargu hartzea. Astelehenean Gobernu Batzordeko bilera egongo da eta asteartean, 18:00etan, hirigintza eta ingurumen batzordeko ohiko bilera.