Azken bultzada. Hori da Hernani Errugbi Taldeak gaur behar duena, beste urte betez, Ohorezko Mailan mantentzeko. Balentria haundia litzateke seigarren urtez jarraian, Espainiako txapelketen gorengo mailan egotea Hernaniren filosofia duen talde batentzat.
Horretarako zaleen denboraldiko azken bultzada behar dute gaur, 12:00etan, Cajasol Cienciasen aurka jokatuko duen partiduan. Irabaziz gero denboraldiko azkena izango litzateke Landaren eta seinalerik onena. Galduta ere mantendu daiteke, baina beste emaitzen zain egon beharko luke. Jendea erakartzeko betizua eskainiko du burduntzian errea salgai.