Hernaniko Udal pilotalekuan, 11:00etatik aurrera, Berria txapelketaren 3garren kanporaketa jokatuko dute, gaur, Ortuellako Danok Lagunak eta Burlatako Zugarralde taldeek.
Hasiera batean, kanporaketa orekatua bezain ikusgarria espero da bizkaitarren eta nafarren artean. Ondorengo partidak izango dira: Kadeteetan De Valles-Acevedo /Villanueva-Lergaren aurka; Gazteetan De la Torre–Vega/ Baleztena-Ayalaren kontra eta nagusietan Lopez Aldai–Lopez /Antso–Alduntzinen aurka.
Frontoira gerturatzen diren afizionatu guztiek kadete eta jubenil mailako bi partida on ikusiko dituzte, baina gainera nagusi mailan partidu haundi bat ikusteko aukera izango dute. Batetik, Ortuellako bikotea, Lopez Aldai eta Lopez, bi pelotari beterano dira, afizionatu mailan ia dena irabazi dutenak eta bestetik, Burlatako bikotea Antso eta Alduntzin, etorkizun haundiko bi pilotari gazte dira. Enpresa profesionalek bere ibilbidea gertutik jarraitzen ari dira.
Hernaniarrak, gaur hiru txapelketetan
Hernaniarrek, atzo, partidu asko jokatu zituzten txapelketa ofizial eta pribatuetan eta gaur hiru txapelketa pribatuetan ariko dira. Josetxo Ezkurra Txapelketan, Xabier Apaolazak jokatu du Ilunpe taldeko pelotari baten aurka. Herrerako Txapelketan, Salaberria-Zugasti eta Lazkano-Arizmendi bikoteen txanda izango da Eple eta Lapke taldeetako pelotarien aurka. Eta Lizarrako Txapelketan, Jara eta Etxarri Larraulgoen aurka ariko dira.