Mendekoste jaietako Etxeberriko danborradan (ekainak 4) eta ondorengo San Joan jaietako danborradan parte hartu nahi duten haurrei dei egiten zaie, datorren astelehenean, aprilaren 24an, hasiko diren entsaiotara joatera. Astelehenetik ostegunera egingo dituzte entsaioak 18:30etatik 19:30etara. Helduen danborrada ekainaren 2an izango da, 23:00etan, eta entsaioak berriz maiatzaren 8an hasiko dira, 19:30etatik 20:30etara, astelehenetik ostegunera.