Hernaniko Sagar Moreak asanblada feministak antolatuta, afari feminista izango da gaur, gaueko 21:00etan. Menu beganoa ere izango da. Horrez gain, afaria baino lehen, txotx denboraldiko azkeneko kale ekintza egingo dute: Poteretze Feminista Plaza Berritik. Afaria berotzeko egingo den bueltaxka izango da, poteoa.
Txotx denboraldia amaitzear dago eta orain gutxi salatu dituzte egon diren eraso eta jarrera matxistak. Sagar Moreak ‘iraultza’ duela bi urte hasi zen lehen ekimen batekin eta bidea egiten ari da.