«Profesio honetan zortea da, egunez egun istorioak kontatzea»

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 22a, 02:00

Proiektu pertsonala izan da Garbiñe Insausti hernaniarra­rentzat Edith Piaf. Taxidermia de un gorrión antzerki obra, eta horrek are bereziagoa egi­ten du jaso berri duen izen­da­pena; arte eszenikoetako Max sa­rie­ta­rako aktore nagusiari izen­da­pena jaso du. Ekainaren 5e­an Valen­tzia­ko Palau de las Arts antzokian egingo den galan jakingo dira irabazleen izenak.

Sorpresa izan al da Max sarietarako izendapen hau?
Sorpresa totala! Hasteko, au­rreneko galbahean 15 hautagai aukeratu zituzten, eta Edith Piaf. Taxidermia de un gorrión obrak lau izendapena jaso zituen: aktore nagusiari izen­dapen bana, bai Lola Casa­ma­yorrek eta bai nik; ikuski­zunari berari beste bat; eta bigarren aktoreari beste bat, Alberto Huicik. Hori espero ez bagenuen, are  gutxiago, baten bat finalista geratzea! Oso pozik eta eskertua nago.

«Zorte haundia izan dut; Ozkarrek neri idatzitako obra da»

Izendapenaren aurretik, gainera, kritika oso onak jaso dituzue bestela ere.
Obra duela bi urte estreinatu genuen, eta ibili gara Donos­tiako Ferian, Madrilgoan... Eta urtarrilean hilabeteko denbo­raldia egin dugu Madrileko Teatro Españan, eta oso es­pe­rientzia polita da. Sarrera guz­tiak agortu ziren, oso harrera ona izan du, eta kritikak ere oso onak izan dira.

Edith Piafen biografia ezagutzeko modu berezia eskaintzen duzue obran...
Ez da biografia soila. Bi ema­kumeren arteko elkarrizketa da: Edith eta kazetariaren ar­te­koa. Kazetaria animali ba­sa­tie­tan aditua da, baina Edith Piaf elkarrizketatzea egokitu zai­zu, lan egiten duen al­diz­ka­ri­ko zuzendaritzak horrela agin­duta. Baina berari ez zaio bat ere interesatzen. Gainera, Edith Piafen miseriatan mur­gil­du behar du, erreportaje ama­ri­llis­ta horietako bat sa­l­tze­ko. Ikus­ki­zunean bidaia bat egiten dute, eta biluztu egiten dira, aurreiritziak baztertuz, eta pixkanaka elkar ulertzen dute. Bestalde, biografia soila ez izan­da ere, musika oso presente da­go. Eta era berean, erreflexio bat egiten da, mi­to­ak sortzeko eta era berean sun­tsitzeko dau­kagun be­ha­rraz, eta kazetariek daukaten arduraz.

Zaila izan al da kantua eta antzezpena uztartzea?
Beti gustatu izan zait kan­ta­tzea, eta 16 urterekin hasia nin­tzen Edith Piafen kantuak lantzen. Hau proiektu per­tso­nala izan da, Kulunka Teatroa, nere konpainiarena. Zorte haundia izan dut; Ozkar Galan ber­meotarrak neri idatzitako obra izan baita. Orain arte maskara lanetan aritu izan naiz gehiago, eta horri esker hizkuntza berri bat ere ikasi dut. Baina orain, kantua eta antzezpena uztartzea oso gus­tagarrai egin zait.

Horrela sariek laguntzen dute lan berriak sortzen?
Ez dakit. Duela urte batzuk André y Dorine obraren mu­si­karekin ere izan ginen fi­na­listak. Errekonozimendua ba­da. Gero, lana sortzen duen... Aus­kalo! Neretzako profesio ho­netan zortea da, egunez egun istorioak kontatzen ja­rrai­tzea, eta nere proiektu per­tso­nalekin bada, hobe! André y Dorine, Solitudes eta Edith Piafekin hara eta hona ibiliko ga­ra. Max sariak banatzean Txi­nan izango naiz! Urte hau mu­gitua izango da, eta eskerrak! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!