Unax Zubeldia Ganorabako komiki lehiaketan, irabazle

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 22a, 02:00

Unax Zubeldia hernaniarrak Basauriko Ganorabako komiki lehiaketan Euskarazko Akze­sita irabazi du. Unaxek egin duenak badu meritua. 14 urte ditu eta atera duen saria ez da umeen kategoriakoa, baizik eta kategoria orokorrekoa. 
Ainara Azpiazu ‘Axpi’ ilustratzailearen ikaslea da Unax Zubeldia. «Andrekale 2ko tailerrean komiki lehiaketa bati begira proiektua egitea proposatu nien ikasleei, istorio luzeak lantzeko. Lau orritako istorio bat sortu zuen ikasle bakoitzak, eta Unax Zubeldiak bakarrik bukatu zuenez berea bidali nuen».
Emaitza ezin hobea izan da lorturikoa. Basauriko Gano­ra­bako komiki lehiaketan, mar­txo bukaeran, Euskarazko Akzesita eman baitzioten hernaniar gazteari. «Sari honek ez du adin kategoriarik, baizik eta aurkeztutako euskarazko lanik onenari ematen zaio. Baina Unaxek 14 urte ditu, eta marka haundia dela iruditzen zait» dio Axpik. 
Andrekaleko klaseek eman diote aukera hori. Aurkeztu ahal izan da eta klase horiek gabe ez litzateke aurkeztuko. «Hiru hilabete egon gara buru belarri lanean proiektuan eta horri esker irabazi du». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!