132.000 euroko diru laguntza deialdia, oroimen historikorako

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 22a, 02:00

Oroimen historikoa ikertu eta landu, egia azalera atera eta belaunaldi berriei trans­mi­titu, «gazteek gure herriko historia ezagutu dezaten». Hau­exek lirateke Gipuzkoako Foru Al­dun­diaren lehentasunak me­mo­ria historikoaren arloan, Maribel Vaquero Bizi­ki­­detza eta Giza Esku­bidetako foru zuzendariak  azaldu duenez. 
Helburu hauei jarraiki aurkeztu du foru arduradunak aurtengo oroimen historikoko diru laguntza deialdia, 132.000 euro baino gehiago dituena. «Aldundiarentzat egia ezagu­tzea, justizia eta erreparazioa, ezinbesteko helburuak dira, eta berriro errepika ez dadin, lan berezia egin nahi dugu iker­ketan eta transmisioan», adierazi du Vaquerok.

Eskaerak maiatzaren 15era arte egin daitezke
Vaquerok azaldu duenez, dei­al­dia aste honetan ireki da, eta eskaerak aurkezteko epea 2017ko maiatzaren 15ean amai­tuko da. Bi lan le­rrotan bana­tzen da: alde ba­te­tik, uda­len­tzako lerroa, 50.000 eurotakoa eta bestetik, elkarteei zu­zen­dutako 82.200 eurotako  bes­­te lerro bat. Azal­du duenez, lehen lerrora 12 pro­i­ektu aurkeztu ziren pasa den urtean, guztira 15 udal (lau udalek pro­i­ektu bateratua aurkeztu bai­tzu­ten). El­karte me­mo­rialisten kasuan, berriz, 21 proiekturentzako diru lagun­tzak esleitu ziren, ikerketa eta transmisioaren esparruetan gehienbat.  
21 proiektu hauen artean dago Orbel Haizea ekimena. Irungo Udalak duen programa hau 2012an jarri zen martxan, eta Gipuzkoako Foru Aldun­diaren laguntza jaso du bitarte honetan. Frankismo garaian izan ziren giza eskubideen urraketen transmisio historikoa gazteei helarazten dien proiektua da Orbel Haizea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!