Etxebizitza eta lokal eskaintzaren berri, webgunean

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 22a, 02:00

Udalak atal berria jarri du martxan www.goizueta.eus webgunean, he­rrian alokatzeko edo saltzeko dauden etxebizitza eta lokalen inguruko informazioarekin.
Atal berri hau sortu da Etxebizitza Ba­tzor­de­ak egindako etxebizitza beharrei eta eskaerei bu­ruzko inkestaren emai­tzatik. Uda­­lak jakinarazi du, helburua dela «etxebizitza edota lokala alokatu edota saldu nahi du­te­nen eta erosi edota alo­katu nahi dutenen arteko zubi lana egitea». Horregatik, edonork egin dezake eskaintza etxebizi­tzabatzordea@gmail.com helbidera idatzita.

Kultura, «harremanak bultzatzeko»
Bestalde, Udalak webgunean ikusgai jarri ditu herriko kultur eskain­tzaren inguruko inkestaren emaitzak. «Harre­ma­nak bultzatzeko» ba­li­a­garriak direla ondo­rioz­tatu da, besteak beste.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!