Hirugarren urtez, larunbatean izango da Txirrindagan Txiki saria, alebin eta infantil mailako txirrindulariekin. Joseba Barandiaran plazan jarriko dute gune nagusia arratsaldeko 16:00etan hasita, baina orduerdi beranduago hasiko dira, ordea, ekitaldiak.
Orduan egingo dute txirrindularien aurkezpena, eta ondoren, 17:00etan izango da alebinen lasterketa. Herrian zehar 4 itzuli egin ondoren, infantilen txanda izango da; azken hauek, 12 itzuli egingo dituzte. Sari banaketa, 18:15ak aldera izango da.