Ohiko Plenoa bilduko da gaur, arratsaldeko 19:00etan udaletxeko bigarren pisuan, eta guztira, 11 gai landuko dituzte; tartean, zinegotzi berri batek kargua hartuko du. Izan ere, otsaileko Plenoan kargua utzi zuen OHko David Guiradok.
Kontratua, luzatuta
Bestalde, Hernaniko kale garbiketa zerbitzuaren kontratua luzatzea landuko dute baita ere, gaurko Plenoan, eta baita ondorengo gaiak ere: batzorde informatzailearen osaera eta hainbat kreditu aldaketa.