Hiru lasterketa asteburuan, dagoeneko etxekoari begira

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 22a, 02:00

Hiru zita izango dituzte, asteburu honetan, txirrindulari astigartarrek; kategoria bakoi­tzeko, lasterketa bana.
Juniorrak Zegaman ariko dira bihar, 10:30etan hasita, Gipuzkoa Klasika garran­tzi­tsu­a lehiatzen; eta bertan izan­go da Tomas Otermin astigartarra. Urko Semperenak, ordea, beste hilabete oso bat egon be­har­ko du lasterketarik egin gabe, seguruenik; eskaio­la­re­kin dago oraindik.
Kadeteek, berriz, Altsasun daukate proba, bihar 11:00etan; Burunda Saria, Gaztetxoak Tor­­neorako puntuagarria. Jaime Romero egongo da bertan, baina Telmo Semperena ez da joango Altsasura.

Alebinak Usurbilen gaur, eta Astigarragan datorrenean
Gaur daukate lasterketa, bere aldetik, txirrindulari alebinek. Usurbilen ariko dira, arratsaldeko 16:30etan hasita. Eta da­goeneko, begi bat jarrita daukate datorren asteburuan. Izan ere, etxean izango dute hu­rren­go proba, Astigarragan: gaur zortzi jokatuko da Txirrindagan lasterketa, 16:30etan hasita.
Hirugarrenez antolatu dute aurten, eta herrigunean barrena egingo dute zirkuitua.

Santiomendira krono igoeran, izenematea zabalik
Eta beste lasterketa bat ere jo­katuko da Astigarragan aurten: San­tiomendira krono igoera be­rresku­ratu du Astigarragako Txirrin­dulari Taldeak, eta uz­tai­laren 23an egingo dute, Santio egunean, hain zuzen ere, jaien giroan murgilduta.
Izen haundiko proba izandakoa da, Alberto Contador, David Lopez, Igor Anton, Santi Blanco edota Mikel Astarloza bezalako txirrindulariek lehiatu izan dutena. Hala ere, maila zikloturistan antolatuko dute aurten, herri mailan hastea egokiagoa ikusten dutelako.
Beraz, nahi duten guztiek izango dute parte hartzeko aukera, eta izenematea zabalik dago, www.kirolprobak.com web orrian. Prezioa 10 eurokoa da federatuentzat, eta 12 eurokoa federatu gabeentzat.
Bakoitza dagokion orduan abiatuta, Joseba Barandiaran plazan hasi, eta Santiomen­di­ko ermitara igo beharko da; 2,8 ki­lometro gogorreko ibilbidea. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!