Tailer berezia antolatu dute Astigarragako Herri Eskolan, datorren larunbaterako. Txorientzako habikutxak egiten erakutsiko dute; nola eraiki eta nola kokatu.
Ikastolako areto nagusian (kiroldegiaren aldetik dauka sarrera) emango dute tailerra, arratsaldeko 19:30etan hasita.
6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat izango da tailerra, baina gurasoek ere badaukate parte hartzeko aukera.
Izenematea, doan
Debalde izango da saioa, baina aurrez eman behar da izena: it.ingurugiro@astigarraga.eus edo 943 33 52 41.