Ezkurra-Zubiri eta Otaegi-Ion, finalaren bila

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 22a, 02:00

Haundia izango da gaurko ja­ialdia Galarretan, asko dagoelako jokoan. Sagardoaren Txa­pelketako bigarren semifinala jokatuko dute, datorren larunbateko finalaren bila, Altzueta eta Petritegi sagardotegiek. Eta beraien ordezkari gisa, Ezkurra eta Zubiri, Altzuetarekin, eta Otaegi eta Ion, Petrite­gi­re­kin, izango dira jaialdiko protagonista nagusiak. Aizpuru III ez da egongo bertan, lesionatuta baitago, eta bere partez ariko da Zubiri.
Arratsaldeko 16:00etan ha­si­ko da jaialdia Galarretan, eta bigarren partidua izango da semifinala. Ligaxkan elkarrekin aritu ziren bi bikoteak, eta Otaegi eta Ion sailkatu ziren aurreneko postuan, zuzenean semifinaletara pasatzeko.

Koteto Ezkurra, sasoiko
Baina faborito direnik ezin esan. Beraien arteko partidu­an, Altzuetako bikotea nagusitu zen; eta hain justu, Zubirirekin jokatu zuen Ezkurrak, partidu horretan, min hartuta zegoelako Aizpuru III. Ordutik, gainera, gora egin du Kote­to Ezkurrak, bere maila onenera gerturatzeraino. Jaun eta jabe izan zen final laurdenean, kantxan oso azkar mugituz eta joko sasoi ona erakutsiz. Parti­du ederra espero da, beraz.

Finalean, Larre Gain zain
Irabazten duenak, datorren la­run­batean jokatuko du final haundia, 16:00etan Galarretan. Bertan, dagoeneko zain daukate Larre Gain sagardotegiko bikotea: Urriza eta Azpiroz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!