Bukatzear da GRAVNI txapelketa, eta protagonista ari dira izaten palista hernaniarrak, zalantzarik gabe. Semifinalei begiratu besterik ez dago: lau hernaniar ariko dira finalaren bila, kategoria eta modalitate desberdinetan: Maider Huizi, Amaia Araiztegi, Ariane Arrieta eta Amaia Irazustabarrena.
Hiru hernaniar, trinketean
Trinketean ariko dira aurreneko hiruak. Arrietak, Maitane Aburuza zizurkildarra izango du lagun, nagusien kategorian, Nafarroaren kontrako semifinalean. Abadiñoko Tornosolo frontoian ariko dira, gaur arratsaldeko 16:00etan hasiko den jaialdian.
Eta Abadiñon ariko dira, jaialdi berean, Huizi eta Araiztegi ere. Elkarrekin jokatuko dute bi hernaniarrek, 22 urtez azpikoetan, Nafarroaren kontra.
Irazustabarrena, Larrabetzun
Frontoian ariko da, bere aldetik, Irazustabarrena. Maider Mendizabal anoetarra lagun, Nafarroaren kontra ariko da, nagusietan. Larrabetzun daukate semifinala, gaur 16:30etan.