Maiatzeko tailerrerako, izenematea egun hauetan

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 22a, 02:00

Hilabetero antolatzen dute tailer bat, Gurasolagun egitasmoaren barruan, haurrek eta gurasoek elkarrekin parte hartze­ko: jolasak, eskulanak, su­kal­daritza...
Eta hurrengoa, maiatzaren 2an izango da; ohi bezala, Herri Eskolako areto nagusian egingo dute, arratsaldeko 16:45etan hasi eta 17:45etara arte. Bertan parte hartzeko, datorren astean zehar eman beharko da izena: Herri Eskolan edo AEKn.

Gurasoen txikitako jolasak, tailer honetako gaia
Saio honetan, jolasak izango dira tailerraren gaia, baina gurasoek hartuko dute protagonismoa. Izan ere, beraiek txikitan jolasten zituzten jolasak azaldu beharko dizkiete haurrei.
Hortaz, beraiek izango dira tailerraren dinamizatzaileak, eta beraien aportazioa ezinbes­tekoa izango da saioa aurrera eramateko, egitasmoaren anto­latzaileek azal­du dutenez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!