Langile bat larri, kabina bat gainera erori ondoren

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 22a, 02:00

Lan istripua gertatu zen joan den aste­arteko goizean, Asti­ga­rragan, Hiru­­koi SL enpre­sa­ren pabiloian. Gruak erre­pa­ratzen jarduten du enpresak, eta horretan ari zirela, grua bateko kabina gainera erori zitzaion langile bati, eta larri dago, ospitalean.
Zauritutako langilea tolo­sarra da, jakinarazi dutenez, eta 38 urte dauzka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!