‘Printze Txikia’ filma, gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 22a, 02:00

Aste Santuaren ondoren, gaur bueltatuko da zinea, Astigarra­gako kultur etxera. Marrazki bizidunetako film bat jarriko dute, arratsaldeko 17:00etan hasita: Printze Txikia.
Antoine de Saint Exupéry idazlearen liburu ezagunari egiten dio erreferentzia filmak, baina ez da istorio berbera. Pelikulak kontatzen du, neskatxa batek bere bizilagunarekin egindako bidaia magikoa, emozioz betetakoa. Adineko pilotu bat du bizilaguna, eta berak erakutsiko dio neska­txari aparteko mundua; hain justu, Printze Txikia liburuari esker ezagutu zuena.
Euskeraz jarriko dute, eta 106 minutuko iraupena dauka, Mark Ousbornek zuzendutako filmak; Kung Fu Panda pelikularen egileak, hain zuzen ere.
Filma ikusteko sarrerak, gaur ere jarriko dituzte salgai, kultur etxean bertan. Ordubete lehenago hasiko dira saltzen, arratsaldeko 16:00etan. 2 euro izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!