Langilearen Eguna gero eta hurbilago dago, eta Maiatzak 1erako manifestaldi desberdinak antolatu dira. LAB sindikatuak autobusa antolatu du Bilbon agingo den manifestaldi nagusirako, eta apuntatzeko LABeko egoitzan edo Garin, Zipotza, Irunberri eta Aitzaga tabernetan eman daiteke izena. 10:00etan irtengo da autobusa Atsegindegitik, eta 10:15etan Lasarten, Euskotrenetik.