Autobusean Sestaora bihar, animatzera

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 21a, 02:00

Hernaniko Arraun Elkarteko bost batelek zita daukate asteburuan, Euskadiko Batel Txapelketan. Bihar Sestaon sailkatze probak jokatuko dituzte, 15:30etan, eta igandean jokatuko dira finalak, 11:00e­tan. Bihar Sestaora joateko 12:30etan autobusa aterako da, eta guraso edo zaleek ere aukera dute klubeko kideekin joateko. Ho­rretarako, hernani.arrauna@gmail.com helbidera idatzi behar da. Iganderako plana, berriz, biharko emaitzen arabera antolatuko dutela jakinarazi dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!