Maiatzeko ikastaroak prest daude

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 21a, 02:00

Maiatzean ere egongo dira KZ Gunean ikastaroak, eta asteartearekin, maiatzaren 2an, hasiko dira lehendabizikoak. Guztira, 8 ikastaro presen­tzial eta urruneko beste 2 egiteko aukera izango da, eta denetan izenematea zabalik dago, debalde.
Oinarrizko internet, sare sozialak 2.0, google apps, smartphoneak eta tabletak eta software librea landuko dira.
Interesa daukanak, Biteri kultur etxe­ra jo dezake. Bes­tela, telefonoz deitu, 943 02 36 50ra, tutor.hernani@kzgunea.net helbide elektronikora idatzi edo www.kzgunea.eus webgunean erregistratu. 

Oinarrizko Internet

-Internet KZgunea ikastaroa. Maiatzaren 15etik 26ra, 16:00-18:00, euskeraz.
-PCa, teklatua eta xagua erabiltzen ikasi. Maiatzaren 10etik 12ra, 16:00-18:00, euskeraz.
-Ordainketa seguruak interneten. Maiatzaren 29tik 30era, 16:00-18:00, euskeraz.  

Sare Sozialak 2.0

-Sare Sozialak ikastaroa. Maiatzaren 3tik 12ra, 09:00-11:00, gaztelaniaz.

Google Apps

-Google Drive. Dokumentuak bildu eta partekatu. Maiatzaren 2tik 3ra, 16:00-18:00, gaztelaniaz.
-Gmail. Posta elektronikoa baino gehiago. Maiatzaren 4etik 5era. 16:00-18:00, gaztelaniaz. 

Smartphoneak eta Tabletak

-Smartphoneak eta tabletak; lortu zure Android gailuen etekinik handiena. Maiatzaren 22tik 30era, 09:00-11:00, euskeraz. 18:00-20:00, gaztelaniaz.

Software Librea

-Ofimatika ikastaroa. Maiatzaren 8tik 19ra, 18:00-20:00, euskeraz.

Urruneko Formazioa

-Norbere erabilerako Google Aplikazioak. Maiatzaren 2tik 31ra, gaztelaniaz.
-Marka pertsonala eta Linkedin. Maiatzaren 2tik 17ra, gaztelaniaz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!