GRAVNI txapelketa finalerdietan da jada, eta hernaniarrak protagonista dira pala txapelketan, bai frontoian eta baita trinketean ere. Asteburu honetan hiru finalerdietan hartuko dute parte.
Trinketean eta 22 urtez azpikoetan Maider Huizik eta Amaia Ariztegik jokatuko dute bihar Abadiñon, 16:00etan, Nafarroako bikotearen aurka. Bestetik, nagusien mailan Ariane Arrieta eta Maitanek jokatuko dute leku eta ordu berdinean, Nafarroako bikotearen kontra, baita ere.
Frontoian, berriz, Amaia Irazustabarrena eta Maider Mendizabal hernaniarrak dira Gipuzkoaren ordezkari, nagusien mailan. Larrabetzun jokatuko dute bihar arratsaldeko 16:30etan hasiko den ekitaldian. Hauek ere Nafarroa dute finalerako bidean kontrario. Garaipena lortuz gero, finalean sartuko lirateke, baina aurkari gogorrak dituzte aurrez aurre.