Futbol txapelketari erreleboa hartuko dio gaur Panako komunetako paretaren margotzeak. Mural bat egingo dute gazteek Karabeleko igogailuaren alboan dauden komunetan. Hitzordua 16:00etan jarri dute Gaztelekuan, edo zuzenean Panan bertan, margotzeko edo han egoteko.