Altzuetak eta Petritegik jokatuko dute etzi, bigarren finalerdia

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 20a, 02:00

Pasa den  astean Larre Gain (Urriza-Azpiroz)sailkatu zen finalera, VII. Sagar­do­a­ren Txa­pelketan; eta etzi, hilak 22, bigarren finalista ezagutuko da, Galarretan jokatuko den finalerdian. Bertan, Altzueta eta Petri­tegi lehiatuko dira elkarren aurka. Altzuetatik, Ezkurrak eta Aizpuru IIIk jo­ka­tzen dute, eta Otaegi eta Ion izango dituzte aurkari, Petri­te­giren izenean. 
Partidu hauxe izan zen, VII. Sagardoaren Txapelketari ha­si­era eman ziona, martxoaren 2an. Orduan, Altzuetak irabazi zuen, baina Aizpuru IIIren ordez, Zubirik jokatu zuen estreinako partidua.

Partidu haundia gaur, Endika Barrenetxeak
Bestetik, Oriamendi 2010 en­pre­sak jai­al­di bikaina antolatu du gaurko. Partidu nagusian, Barre­netxea hernaniarrak joka­tu­ko du, Urrizarekin batera, Ez­kurra eta Ionen aurka. Aspal­dian antolatu den partidurik onenetarikoa da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!