Patinatzen ikasteko, hiru orduko ikastaro intentsiboak eskainiko ditu Hernaniko Irristaketa taldeak, udaberrian. Eta aurrenekoa, etzi izango da, larunbatarekin, apirilaren 22an. Aurtengo berritasuna da, hiru orduko ikastaro intentsibo hau. Apuntatzeko, zabalik dago izena emateko epea: whatsapp bidez 669 837 409 telefonoan, edo irristaketahernani@gmail.com helbidean. Prezioa, 25 eurokoa da.
Asteroko ikastaroak ere, aukeran
Hala ere, udaberri guztian zehar aukera desberdinak daude. Ostegunetan helduentzako, eta igande goizetan ume zein helduentzako izaten dira ikastaroak.
Ikastaroak patinatzen ikasi nahi duen edonori daude zuzenduta. Edonork har dezake parte ikastaroetan: sekula patinik jantzi ez duenak, oso mugatutako trebezia duenak edota, patinatzen jakin arren, teknika landu eta hobetu nahi duenak.
Besteak beste, hurrengoak erakutsiko dira: Oinarrizko desplazamenduak, geldiarazte desberdinak takoarekin eta T eran, baita beste batzuk ere, biratzea, espaloiak segurtasunez igo eta jaitsi, bidegorrietan aurkitu daitezken oztopoei aurre egiteko trebezia landu, aldapak beldurrik gabe jaitsi, eta baita beste teknika baliogarriak ere.
Helduentzat eta 7 urtetik aurrerako umeentzat daude zuzenduta ikastaroak, eta Elizatxo ikastolako aterpean ematen dira.
Astero, saio bana
Helduen ikastaroak, ostegunetan izaten dira, 18:00etatik 19:00etara eta 19:00etatik 20:00etara. Igandetan, berriz, umeen eta helduen ikastaroak daude, 11:00etatik 12:00etara. Apirila, maiatza eta ekainean, astero saio bana, 65 euroren truke dira.