Liburuaren Nazioarteko Eguna da bihar, eta asteazkenean ospatuko dute Astigarragan, ikuskizun berezi batekin.
Amodiozko Ipuinak saioa eskainiko du Emakume Eskeletoak taldeak, kultur etxean, arratsaldeko 19:30etan. Maite Arrese aktoreak kontatuko ditu ipuinak, eta Mau Ziemkiewicz biolinjolea izango du lagun. Izan ere, ipuin musikatuen saioa da.
Lau ipuin, helduei zuzenduta
Helduentzako lau ipuin kontatuko dituzte ikuskizunean; lauak, maitasun mota desberdinetakoak. Kontakizunarekin eta biolin doinu ezagun zein inprobisatuekin, atmosfera intimo batez inguratuko dute publikoa, istorioak entzuleen barrenera iristeko asmoz.
Herritar guztiei irekia da saioa, eta sarrera debalde izango da.