Goiz eguzki jubilatuen etxeak dagoeneko prestatu du beste ekitaldi bat; eta egun bakarrekoa ez, bi egunekoa izango da oraingoa. Jacara joango dira, maiatzaren 12an eta 13an; ostiralean joan eta larunbatean bueltatu.
Eta ezagutzeko aukera izango dute, Jaca hiria bera, eta baita inguruak ere. Izan ere, bi egun horietan bisitatuko dituzte Tena bailara, Formigal, Panticosa, eta Canfranc herria eta bere tren geltoki ezaguna.
Gaurtik izena eman daiteke
Irteerara joan nahi dutenek, gaurtik aurrera izango dute izena emateko aukera. Goiz Eguzkiko bulegoan egin behar da, ohiko bulegoko ordutegian.