Udaleku irekietako begiraleen lan-poltsak irekia segitzen du

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 19a, 02:00

Udaleku irekietako begirale lanetan aritu nahi duenak oraindik ere badu aukera lan-poltsan egoteko. Izena eman dezake datorren astelehena, apirilaren 24ra arte, Udaleko Herritarren Harrera Zer­bi­tzuan. Gero, hautaketa lehiaketa-oposaketa bidez arautuko da. Betebeharreko baldin­tzak Udalak argitaratu ditu bere webgunean. 
Ume eta gazteentzako ur­tero bezala bi eskaintza egin ditu aurten ere Udalak. Alde batetik, Udaleku irekiak izango dira ekainaren 29tik uztailaren 21era arte, 3 eta 10 urte bitarteko haur eta gazte­txoentzat. Bestetik, Kirol udalekuez gozatu ahal izango dute nagusienek, 11 eta 12 urtekoek, uztailaren 3tik 21era. Horietan parte hartzeko izenematea dagoeneko ireki du Udalak, eta maiatzaren 8ra arte eman ahal izango da. Herrian ikasten dutenek ikastetxean bertan egin ahal izango dute, eta besteek, aurrez aurre Herritarren Harrera Zerbitzuan edo inter­netez www.hernani.eus web orrian dagoen orria bete eta emailez bidali beharko da euskara­@­hernani.eus helbidera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!