Datorren astelehenean egingo dute, liburutegian, apirileko literatur solasaldia. Arratsaldeko 19:30etan hasita, Elvira Navarro idazlearen azkeneko nobelari buruz ariko dira: Los últimos días de Adelaida García Morales, 2016an argitaratua. Gaztelaniaz izango da saioa, eta ohi bezala, Jorge Carrerok zuzenduko du.